2013-01-19

OPORRAK


Oporrak


         Oporrak hasi bezain laster,Baionara joan nintzen nire ama,aita,arreba eta beste lagun batzuekin.Han feria bat zegoen eta paseo bat eman genuen Baiona zehar.Gurasoak taberna batean gelditu ziren eta umeak jolasean gelditu ginen.Gizon batzuk aulki batzuetan eseri ziren eta gitarra jotzen hasi ziren.Itzultzeko bidean ginela ,``Skate-park´´bat ikusi genuen eta han egon ginen patinekin.

24ean abestera atera ginen auzotik eta diru asko atera genuen.Abestu ondoren segituan medikura joan nintzen otitisa nuelako.31an ere abestera atera ginen baina baserriz baserri.Lortutako diruarekin ez genekigun zer egin eta nire etxera etorri ginen bazkaltzera5ean,diruarekin zer egingo genuen erabakitzeko.Azkenean txuriurdinera joango gara 19an.

24 gauean gabon gau afaria egin genuen.Nire izebak umeentzako txampaña ekari zuen hendaiatik .Nire lehengusuak ni opariak bilatzen hasi ginen baina ez genuen ezer aurkitu.

25ean opariak ireki genituen amonaren etxean,gure etxean,izaba eta osaben etxean…Niretzako oparirik hoberena ``Tango 12´´baloia izan zen.

30ean Azpeitian futbolezko torneo bat izan genuen.Zestoaren aurka1-1 gindoazen eta bat-batean kanpo erditik gola sartu nuen.Oso pozik nintzen niregatik partidoa irabazi genuelako.

31an urte guztietan bezala,urtezahar afaria izan genuen gur etxean.12etan kanpora atera ginen eta petardo pila bat bota genituen.Gure ondoko baserrikoek ere petardoak bota zituzten eta oso politak izan ziren.

6an nire aitonaren mezara joan nintzen eta gero errefeen opariak ireki genituen.Bazkalorduan nire familia guztia nire etxera etorri zen eta oso ondo pasa genuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario